New product
Victor Alexandre
18 Elemento artículos
Advertencia: ¡Últimos artículos en inventario!
Disponible el:
ISBN: 978-84-7681-526-7
Saio eta Testigantza 88
Idioma Euskera
Año 2007
158 páginas
Coedición Pamiela-Nabarralde
Hiru mende dira katalan hitzak espainiar hormaren kontra sistematikoki talka egiten duela. Hiru mende, katalan herriaren izate-nahi utziezina Espainiari azaltzen saiatuz. Ahalegin hauek denek, fede onez beteak, erantzun bakar baten kontra jo dute: cerrazón, alegia, itxikeria, egoskorkeria, temakeria. Egoskorkeria hizkuntzaren, nortasunaren eta katalan nazio-askatasunen aurka. Egoskorkeria, herrien eskubideek iraungipen-datarik ez dutela eta, Espainia sortu baino askoz lehenago Catalunya nazio zela onartzeko. Orri hauetako horma egoskorkeria horren metafora da eta egoskorkeria denboraz elikatzen da. Zenbat eta denbora gehiago ematen dugun gure izatea justifikatzen, hainbat eta barregarriago izaten zaio hau gure solaskideari.
Nahiz eta katalan eta euskaldunek errealitate ezberdina bizi dugun, agerikoa da gauza askok batzen gaituela. Liburu hau Catalunyatik sortu da, baina beste menperatze prozesuak «normalizatzeko» erabiltzen diren arrazoi berei erantzuten die.
Katalan Herria, Nafarroa/Euskal Herria, Bretainia, Eskozia, Flandes, Gales, Galiza, Ipar-Irlanda… herrien batasunak, askatasunaren aldeko lobby gisa Europan izanen lukeen indarra ez hautemateko bezain murgilduta ote gara gure hormaren kontra?
Liburu hau irakurtzea zoragarria da, izan ere Alexandrek, Katalan Herria eta Nafarroa/Euskal Herria beste batzuen menpeko-herri bihurrarazten dituzten topiko guztiak banan-banan desegiten baititu, eta bere irmotasun lasaiaz, menperatze hau demagogiaz edo auto-gorrotoaz defendatzen duten tesiei aurre egiteko arrazoiak ematen baitizkio irakurleari.
Recull Kazetaritza Saria 1996an, Lluís Companys Nazio Saria 2005ean eta Francesc Ferrer i Gironés Saiakera Saria 2006an. Argitalpenak: Jo no sóc espanyol (1999) (gaztelaniara itzulia), Despullant Espanya (2001), Despullats (2003), Joel Joanekin batera Senyor President (2003) –La Semaine du Roussillonek «Kataluniako errealitateaz eta ezberdintasun guztienganako errespetu unibertsalaz inoiz idatzi den saiakerarik onena» hitzekin definitua–, L’autoestima dels catalans talde-lana (2003), El cas Carod (2004) (gaztelaniara itzulia), El somriure de Burt Lancaster (2005) –bizitzan zoriak duen garrantziaz mintzo diren hamar pasadizo labur–, eta TV3 a traïció. Televisió de Catalunya o d’Espanya? (2006). Gaur egun Berriako kolaboratzaile da, eta Èric Bertranen kasuan oinarritutako Èric i l’Exèrcit del Fènix antzerki obraren egile; supermerkatu-katea bati bere produktuak katalanez etiketa zitzan eskatuz bidalitako korreoagatik Entzutegi Nazionalak 2004an terroristatzat hartu zuen Lloret de Marko hamalau urteko mutikoaren istorioa. Bere obraren osotasunagatik, egungo belaunaldientzat aitzindari bikaina izaki, Víctor Alexandre kataluniar independentismoaren erreferentzia autore bilakatu da.