Eneko Aritza Lehen Errege Baskoia Ver más grande

Eneko Aritza Lehen Errege Baskoia

New product

Eneko Aritza Lehen Errege Baskoia

Más detalles

5 artículos

9,50 € IVA incluído

Más

Nabarraldek, Joseba Larratxe ‘Josevinsky’ marrazkilariarekin elkarlanean egindako Eneko Aritza. Lehen errege baskoia komikia argitaratu berri du. Bertan, Iruñeko Erresumaren lehen errege izandakoaren istorioa kontatzen da, gerora Nafarroako Erresuman bilakatuko zen baskoien lurraldeko arorik erabakigarrienetako batean. Haur, gazte eta helduentzako argitalpen egokia, dudarik gabe egungo euskal marrazkilari hoberenetako baten eskutik, gainera. Halaber, gaztelerazko bertsioa ere argitaratu du Nabarraldek, Eneko Aritza. Primer rey vascón izenburupean.

Eneko Aritzak Iruñeko boterea eskuratu zuen 824ean, Tuterako ahaide musulman zituen Bau Qasitarren laguntzaz. Herriak koroatu zuen errege eta horrela hasi zen Iruñeko Erreinuaren –Nafarroaren– ibilbidea, euskaldunek antolatutako Estatuarena, alegia.  Mendeetan zehar bisigodo, franko eta arabiarren erasoak jasan ondoren, baskoiek beren lurrak defendatzeko erresuma eratzea erabaki zuten, zortzi mendez luzatuko zen Iruñeko eta Nafarroako errege dinastiei hasiera emanez.