Baskoniaren euskarazko historia ilustratua, erromatarren garaitik 1620raino. Euskaldunon biziraupenerako borondate historikoa laburbiltzen duen ilustrazio-liburua.
Baskonia, historia zirraragarriz eta sakoneko zauriz beteriko lurraldea. Bere mendien artetik, oihu atsekabetu baten oihartzuna entzun daiteke. Belaunaldiz belaunaldi, apurka-apurka, itzaltzen doan arrangura bihotz-erdiragarria.
Kontakizun hau, beti desagertzeko zorian zirudien arren, garaiezinak omen ziren inperioen erorketari biziraun dion Herriarena da. Erromatar konkistatik Nafarroako erresumaren burujabetza osoaren amaieraraino, euskaldunon biziraupenerako borondate historikoa laburbiltzen duen ilustrazio-liburua.