New product
Euskeraz
Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan izeneko liburu honetan, egileak hortik zehar sakabanatuta dagoen materiala biltzea izan du helburu nagusi. Kontaezin ahala dira gaiari buruzko lanak, baina orain arte ez da argazki eta guztiko bilduma-lan handirik argitaratu.
75 Elemento artículos
Advertencia: ¡Últimos artículos en inventario!
Disponible el:
ISBN: 978-84-09-66210-4
Garona Garaian aurkitu da pieza gehien, baina Pirinio Hegoaldean ere ugari dira, eta azkenaldian Soriako Tierras Altas eskualdeak eman du ezusteko atsegin gehien. Horien guztien berri ematen da liburuan, garrantzi handia eskaintzen zaiolarik testuinguru historikoari zein sozialari, eta izenen ustezko esanahiari.
«Irulegiko Eskuaren inguruan sorturiko nahasteari begira» du izenburua eranskinak.
Adituek testuaren irakurketa eta interpretazio ustez fidagarria eman zuten aurkezpen egunean, baina handik urtebetera hasierako bertsioa aldatzera zetozen bederatzi
artikulu argitaratu ziren Fontes aldizkarian.
Artikulugileak aurkezpeneko adituak ziren, EHUko hainbat kidez etaiberista ezagunez lagunduta. Liburu honen egileak zehatz-mehatz aztertzen ditu hasierako baieztapenak zein geroko zuzenketak, eta ondorio nagusi batera heltzen da: gauzak nahastea besterik ez dutela lortu.